XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Zoruaren eraketa Zoruaren eraketan faktore hauek parte hartzen dute: Urak, arrailduren barruan izozten denean, ziri batek bezala jokatzen du, harriak apurtuz.

Tenperaturak ere badu eraginik, zeren igotzen denean harriak zabaldu eta jeisten denean uzkurtu egiten baitira.

Harrien zabalkuntza eta kizkurtzapen hauek zati txikiagotan apur daitezen sorterazten dute.

Urak, izozten denean, bolumen handiagoa hartu, harriak konprimatu eta apurtu egiten ditu.

Izaki bizidunek premiazko gai organikoak ematen dituzte eta gainera landareen sustraiek harriak apurtzen dituzte hauen arrailduretan sartzean.

Animalia batzuk, satorrak eta zizareak kasu, zorua aireztatzen eta bere itxura aldatzen dituzten galeriak industen dituzte.

Bakteriak, itsas-belarrak eta onddoak zoruaren gai organikoaren eraldakuntzaz arduratzen dira.

Animalia batzuk industen dituzten galeriei esker lurra aireztatu egiten da.

Ariketak 1. Aipa itzazu zoruaren moldaketan eragina duten faktore garrantzitsuenak.

2. Lot itzazu hauek gezien bidez: zizareak zuhaitzak onddoak harriak apurtzen ditu zoruaren gai organikoa eraldatzen du galeriak industen ditu.

3. Zure ustez, zergatik daude hain xehatuak basamortuetako harriak?.